Gure Eskaintza

 

HELDUEN PSIKOTERAPIA

Psikoterapia harremanerako espazioa da, non iraganean edo orainaldian aurre egin ezin izan diegun emozioetara itzultzen garen eta terapeutarekin elkarlanean aurre egin ahal izango diegun.

Nor bere burua ulertuaz geure pentsamendu, emozio eta ekintzak ezagutzen ikasten dugu, arazoak eta jokabideak eraldatzeko gaitasunak eskuratuz.

Modu honetan, pertsonaren sufrimenduari eta aldaketa itxaropen desberdinei zerbitzua eskaintzen diogu.

Irakurri gehiago

– Herstura, depresio, fobia, obsesio sintomek edota argitasunez pentsatzeko arazoek sufrimendua sorrarazten dieten pertsonek ondoeza emozionala libratzea edo hauen arintzea bilatuko dute.

– “Bizitza arazoak” jasan eta irtenbiderik aurkitzen ez dutenek, hala nola, lan inhibizioa, bikote harreman arazoak, zailtasun soziala eta abar, bizitzan sortzen diren gatazkei aurre egiteko moduak eta irtenbideak bilatuko dituzte.

– Orokorrean beraien izaera gustuko ez dutenek, edota gustatuko litzaiokeenarekin bat ez datozela sentitzen dutenak, lan emankor eta harreman atseginak izatea eragozten dieten gatazkak murriztean, asebetetze pertsonala bilatuko dute.

HAUR ETA NERABEEN PSIKOTERAPIA

Haurtzaroa eta nerabezaroa emozio, harreman eta nortasun trebetasunak garatzeko etapa sentikor eta erabakigarriak dira. Gaitasun berriak garatzeko eta eskuratzeko zailtasunak sor ditzaketen eguneroko egoerak askotarikoak dira.

Haurtzaroan esperientziak bizitzeko eta adierazteko modua desberdina da, berezko adierazpen mota nagusia jolasa izanik. Beraz, zailtasunei eta ondoezari aurre egiteko jokoan eta baliabide terapeutikoetan oinarritutako esku-hartzea eskaintzen dugu. Haur bakoitzaren esku-hartzea malgutasunez burutzen dugu bere garapen ezaugarriak, berezko behar eta trebetasunak ez ezik, bizi den testuingurua, familia eta harremanak ere kontuan hartuta.

Nerabezaroa, heldutasunera iristeko berezko ezaugarriak dituen garapen etapa garrantzitsua da. Prozesu terapeutikoak, harremanetan edota portaeretan eragindako ondoeza emozional zein zailtasunei aurre egitea ahalbidetzen du. Horretarako, modu pertsonalizatuan lan egiten dugu lotura terapeutikoa, konfiantza eta terapia prozesuarekiko atxikimendua errazteko helburuarekin.

FAMILIA

PSIKOTERAPIA

Ikuspegi psikoterapeutiko honetan, familiarekin batera eta bere sistema sortzen duten azpisistemekin lan egiten da. Batzuetan, eguneroko bizitzan, aldaketa fase desberdinetan edota familian eman daitezkeen bizi gertaera estresagarrietan, ondoeza eragiten duten dinamikak edota kideen arteko komunikazio desegokiak sortzen dira. Esku-hartze prozesuarekin, familia sistemako kideen artean ulermen eta babes emozional handiagoa sortuko duten egokitzapen funtzionamendurako modu berriak aurkitzea eskaintzen da.