2014 urtetik egiten dut lan Neu Psikologian, eta lan hau hainbat esku-hartze taldeetan parte hartzearekin uztartu dut. Udaleko gizarte-zerbitzuetan familien esku-hartze teknikari gisa, non familien, haurren eta nerabeen psikologo lanak egin ditudan. Psiquiatriako hainbat zerbitzuetan taldeko eta banakako psikoterapeuta moduan esperientzia desberdinak izan ditut.
Arte-terapiari dagokionez, formakuntza jaso eta nire esperientzia profesionalean tratamendu psikoterapeutikoa osatzeko hainbat adierazpen eta ez-hitzezko tresna bildu ditut, batez ere, haur eta nerabeen tratamenduan erabiltzeko. Eta helduen kasuan prozesu sortzaileetan esku-hartzea moldatuz.
Psikologo gisa, nire beste alderdietako bat ikerkuntzarena izan da, hainbat artikuluren eta “Nortasun nahasteen etiologia eta tratamendua” liburuaren argitalpenean (Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo).